jueves, 7 de junio de 2012

Lexikoa!


 BIZKAIERA OROKORRA


1. Bizkaiereak bere-berea dan lexikoa dauka.

      a. Batzuetan beste euskalkietan erabilten diranen aldaerak           dira:gitxi (gutxi), barri (berri), baltz (beltz), erabagi           (erabaki)...

      b. Eta besteetan bizkaieraz bakarrik erabilitakoak: abade,           aitita, alboan, arean, berba, berakatz, begitandu, garaun,           geriza, idako, idun, iziotu, lakar, lantzean, lez, sein...
2. Hil, aste ete urtaroen izenak bereziak dira bizkaieraz:

      a. hilak: zezeila (otsaila), martia (martxoa), jorraila (apirila),           bagila(ekaina), garagarrila (uztaila), agorrila (abuztua),           zemendia (azaroa),gabonila (abendua).

      b. Astegunak: martitzena (asteartea), eguaztena (asteazkena),           eguena (osteguna), barikua (ostirala), eguakoitza (ostirala),           zapatua(larunbata), domekea (igandea).

      c. Urtaroak: udabarria (udabarria), udagoiena (udazkena).

No hay comentarios:

Publicar un comentario