lunes, 28 de mayo de 2012

Batua eta bizkaiera!

Euskera batua: Euskaltzaindiak proposatutako euskera eredu batua da, 1968ko urriaren 3tik 5era Euskaltzaindiak Arantzazuko  Batzarrean (Oñatin) abiatu zan batasun aurrerabidetik sortua. Euskalkien artean alkar ulertzearen arazoak gainditzeko eta hainbat alorretan hizkuntza arautu baten beharrari erantzuteko sortu zan.


Mendebaleko euskara: euskalki bat da, tradizionalki bizkaiera deitu izan dana. «Mendebalekoa» izendapena zehatzagoa da, euskalki hau zer lurralde eremutan egiten dan kontuan hartuta. Izan ere, Bizkaian ez ezik, Gipuazko Debagoiena eta Debabarrena eskualdeetan eta Arabako Aramaio eta Legutio udalerrietan ere erabiltzen da. Gainera, Arabako euskera zana euskalki honen barruan sailkatzen da, eta Burgoseko eta Errioxako euskararen arrastoek mendebaleko euskararen ezaugarriak dituzte.

2 comentarios:

  1. Arabako lurralde ia osoan hitz egin zen. Gasteiz izan zen euskalki honen buru. Arabar idazle euskaldunak euskalki honetan idatzi zuten... Lazarragak, Betolazak, Gamizek (Erdibidekoa, Nafarrera eta Mendebaldekoaren artekoa).... Nik Legutiokoa naiz, nire herritik behera galdu zen, baina nire amamak zihoen bere gazte aroan Gamarrako herrian tabernean otsein zegoela bertako nagusi zaharrenak euskara bazekiten, Gasteizko ateetan, gerra aurreko urteetan. Zorte haundikoa sentitzen naiz nire aitite amamei entzun diet Arabako euskara jator batean berriketan, hika ta guzti.

    ResponderEliminar