miércoles, 30 de mayo de 2012

Literatura!

Literatura euskalduna oso zabala da. Hainbat idazle famatu dagoz eta egon dira: Bernat Etxepare, Joan Perez, Bernardo Atxaga, Gotzon Garate....
Baina idazle guztien artean desberdintasunak be badagoz, batzuk bizkaieraz idazten dabe eta beste batzuk batueraz.

Bi idazle honek Alvaro Rabelli eta Bitoriano Gandiaga dira eta bizkaierazko liburuak idazten dabez.
Adibidez: Egurrezko hankak eta Hitz lauz.

Honako hau, aldiz Gotzon Garate da eta batuaz idazten dau. Berak idatzi dauz Aldarte oneko ipuinak, Nafarroako ezkurrak...




lunes, 28 de mayo de 2012

Musika taldeak!

Guk bizkaiera eta batueraren arteko desberdintasunak aztertuko doguz arlo askotan. Gaur musikan aztertuko dogu. Musika talde gehienek batueraz abesten daben arren, batzuk bizkaieraz abesten dabe.

http://www.youtube.com/watch?v=4cch4J3xjoU
Hau adibidez Gatibu taldea da eta entzun daikezuenez bizkaieraz abesten dau.

http://www.youtube.com/watch?v=JxE2SVl3RHA
Eta honako hau, Ze Esatek! taldea da eta batueraz abesten dau.

Batua eta bizkaiera!

Euskera batua: Euskaltzaindiak proposatutako euskera eredu batua da, 1968ko urriaren 3tik 5era Euskaltzaindiak Arantzazuko  Batzarrean (Oñatin) abiatu zan batasun aurrerabidetik sortua. Euskalkien artean alkar ulertzearen arazoak gainditzeko eta hainbat alorretan hizkuntza arautu baten beharrari erantzuteko sortu zan.


Mendebaleko euskara: euskalki bat da, tradizionalki bizkaiera deitu izan dana. «Mendebalekoa» izendapena zehatzagoa da, euskalki hau zer lurralde eremutan egiten dan kontuan hartuta. Izan ere, Bizkaian ez ezik, Gipuazko Debagoiena eta Debabarrena eskualdeetan eta Arabako Aramaio eta Legutio udalerrietan ere erabiltzen da. Gainera, Arabako euskera zana euskalki honen barruan sailkatzen da, eta Burgoseko eta Errioxako euskararen arrastoek mendebaleko euskararen ezaugarriak dituzte.

Lexikoa eta ortografia!

ARIKETA:


1.1. Arauera ala arabera?
1.2.Arrain ala arrai; usain ala usai; artzain ala artzai?
1.3. Iritzi ala eritzi?
1.4. Erazi ala arazi?
1.5. Ohiko ala ohizko?
1.6. Benetako ala benetazko?
1.7. Alkondara ala alkandora?
1.8. Abeltzaintza ala abeltzantza ?
1.9. Nola esan eta idatzi behar dugu abots ala ahots ?
1.10. Alkondara ala alkandora?
1.11. Ikutu ala Ukitu?
1.12. Itxaso, itsaxo, itsaso...
1.13. Ene, nere, nire
1.14. Ekartzea merezi du ala ekartzeak merezi du?
1.15. Seiretan igual que lauretan?
1.16. Integrazio ala integrazioi?
1.17. Deitu dit ala deitu nau?
1.18. Itxaron zioten ala itxaron zuten?
1.19. Momento ala momentu?

http://www.santurtzieus.com/gelairekia/unitateak/zalantza/duda_lexikoa.htm (Hemen daukazuz erantzunak).














Opozizinoak!

Hona hemen opozizino batzuk bizkaieraz eta batuaz:


Abiarazo> abierazi
Adierazo>adierazi
Alkar>elkar
Gitxi>gutxi
Edegi>ireki
Antxina>antzina
Bardin>berdin
Ehundaka>ehunka
Bildur>beldur
Barriro>berriro
Barri>berri
Alper>alfer
Ames>amets
Andragai>andregai
Baltz>beltz
Eragi>erabaki

jueves, 24 de mayo de 2012

Asteko egunak!

Asteko egunak bizkaieraz eta batuaz:
  • Astelehena - Astelehena
  • Martitzena - Asteartea
  • Eguaztena -Asteazkena
  • Eguena- Osteguna
  • Barikua-Ostirala
  • Zapatua- Larunbata
  • Domeka-Igandea

lunes, 21 de mayo de 2012

Hilabeteak!

Hona hemen, hilabeteak batuaz eta bizkaieraz:


Urtarrila-> Urtarrila
Otsaila->Zezeila
Martxoa-> Martia
Apirila-> Jorraila
Maiatza-> Maiatza
Ekaina-> Bagila
Abuztua-> Agorrila
Iraila-> Iraila
Urria-> Urria
Azaroa-> Zemendia
Abendua-> Gabonila